Gure eskolako bigarren mailakoak Zarautz Herria deituriko proiektua lantzen ari dira, eta bertan, herriko hainbat eraikin eta eskultura ezagutuko dituzte. Horretarako modurik onena, nola ez, bertatik bertara ikustea izaten da. Horregatik, herriko eraikin eta eskultura esanguratsu batzuk ikusteko irteera egin dute, eta bertan, ondo pasatzeaz gain, lan eta lan aritu dira haien historia, egileak, erabilerak eta bitxikeriak aztertuz.