Mila-mila esker, familiak, egin duzuen lanagatik. Zuentzat da Orokietako irakasle eta langile guztien partez egindako bideoa.

Iritsi da ikasturte bukaera Orokietara!  

Nork esango zuen joan zen irailean horrela bukatuko genuenik?

Nahiz eta eskolara etorri ez,

gauza asko ikasi ditugu aurten.

Gure bizimodua egun batetik bestera alda daitekeela,

etxean goxo egotea ez dela batere txarra,

lagunekin kalean jolastea  beharrezkoa dela,

irratia elkarrengandik gertu sentitzeko oso eranginkorra dela,

ordenagailuak, besterik ez bada, elkar ikustea ahalbideratzen duela,

gure burua babestu behar dugula eta baita ingurukoak babestu behar ditugula ere,

eskolak, ondo aritzeko, ezinbestekoak dituela irakasle, ikasle eta familiak.

Eskerrik asko zuek denok egindako lan handiagatik.

Hemen jarraituko dugu guk, datorren ikasturtea prestatzen, egoera edozein izanda ere,

denon artean eskola izaten eta egiten jarrai dezagun. 

Ondo irabazitako oporrak gozatu eta irailera arte!