Bertsozale elkarteak, Zarauzko udalak eta Orokieta eskolak daukan hitzarmenari esker, ikasturte osoan zehar Iñaki Gurrutxaga bertsolariarekin, bertsolaritza ikastaroa aurrera eraman dugu. 5. mailako lau gelak aritu gara ostiralero bertsotan.

Konfinamendu garaian ere, Iñakik astero proposamenak eskaini dizkigu, eta ez da etenaldirik egon.

Ikasturte amaierako jaialdia ezin izan dugunez gauzatu, gela bakoitzeko ikasle boluntarioen artean, bertso-katea osatu dugu.

Eta hementxe plazaratu nahi ditugu.