Gaurkoan 5.mailakook Getariako portuan egun batzuk ainguratuta daraman Aita Mari ontzia ezagutzeko aukera ederra izan dugu. Bertako langile zein boluntarioek eskuzabalik hartu gaituzte. Itsaso zabalean egiten dituzten misioei buruz hitz egin digute eta errefuxatuek jasaten duten errealitate gordinera hurbiltzeko aukera izan dugu. Ikasleek euren jakinmina asetzeko aukera izan dute, gogo onez erantzun baitiete zituzten galdera guztiei. Hunkiturik utzi dugu Aita Mari atzean, hain urrun gertatzen dela ematen duen hori gertuago sentituz. Euskal Herriko hainbat portu bisitatu ondoren, uda hasieran hasiko du Aita Marik bere hurrengo misioa.
Zorte ona opa diegu Orokietatik!