Bihar, apirilak 2, Haur Literaturaren nazioarteko eguna izango da. Egoera berezi honetan, aukera paregabe hau aprobetxatuko dugu zuei bi gomendio interesgarri egiteko.

Batetik, Leire Bilbaoren “Xomorropoemak eta beste piztia batzuk” olerki liburua.

Bestetik, Uxue Alberdiren “Poza”, bertsotan  idatzitako album ilustratua.

Goza ezazue egun hauetan gustuko dituzuen liburuak irakurriz!