Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, eta aurten era oso berezian ospatuko da egun hau, denok etxean egongo baikara. Arazo bat bezala ikus daitekeena guk abantaila moduan planteatu nahi dugu. Hain zuzen ere, etxetik denok familia giroan sentsibilizazio jarduera bat egiteko aukera paregabea dugula iruditzen zaigu.

Marea Urdinak etxetik ospatuko du Autismoaren Nazioarteko Eguna, eta bideo bat egingo dute herritarrek bidalitako argazkiekin eta bideoekin.

Beraz, Marea Urdinatik #ETXETIKURDINDUMUNDUA egitasmoa proposatzen dute, eta egun horretako kolorea URDINA izatea nahi genuke etxe guztietan.

Hori dela eta, bidali  argazki edo bideo bat haien sare sozialetara apirilaren 3a baino lehen.