Maiatzaren 21 eta 23an Zestoako Ekainberrin izan ginen LH4koak. Ekain kobazuloaren erreplikan sartu eta lehen gizakiak nola bizi izan ziren imaginatzeko aukera paregabea izan genuen.  Kobazulo barruan ilun zegoen eta uraren soinua entzuten zen. Hain ezagunak diren labar-pinturak, bertan inbernatu zuten hartzen hezurrak, estalaktitak eta estalagmitak ikustea izugarri gustatu zitzaigun. Kobazulotik atera eta tailerrean, sua egiteko material desberdinak ezagutu genituen: suharria,markasita harria, ardagaia, egurra…  Sua piztea lortu genuen! Ondoren, Ekainen bizi ziren gizakien antzera, okrea eta egur ikatzez margotu genuen. Bukatzeko, oreinak ehizatzera joan ginen. Eskerrak etxetik gure bazkaria eraman genuela!!! Uste baino lan zailago izan zen! 

Gure azken proiektuari, historiaurreari, hasiera emateko plan bikaina izan zen!