Otsailaren 27an, asteartean, Elgoibarko Makina erreminta museora joan ginen LH4ko ikasle eta irakasleok. Eguraldi txarrari aurre eginez egun osoko irteera bikaina egin genuen. Lantzen ari ginen proiektuari bukaera borobil bat ematera joan ginen. Gure ikasleek makina sinpleak ezagutu eta sortu zituzten baina aukera paregabea izan zen benetako makinak ikusteko.

Museoan, makina sinpleak mugimenduan ikusi, museoko pertsonaiak ezagutu eta garai bateko makina sinple ugari probatzeko aukera izan genituen; hauspoa, polea, zulagailua, bizikleten dinamoak, josteko makina ezberdinak….

Primeran igaro genuen eguna!