Orokietako 6. mailako ikasleek Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatu zuten atzo.
Erasmus + proiektuaren helburuetako bat da ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea. Horren harira, BOPAMO izeneko produktu bat asmatu eta sortu zuten ikasleek. Mugikorrak kargatzen diren bitartean gailua eta kablea txukun-txukun gordetzeko poltsatxoa da BOPAMOA.
Ikasleek proposatutako produktua ekoizten egon dira Usurbilgo Lanbide Eskolan, bertan dituzten 3D inpresorak erabiliz.
Bisitan produktua bera nola egin duten azaldu zieten ikasleei. Ikasleek sortutako ideiatik abiatuta, ordenagailuko programa espezifikoekin eta kolore ezberdinetako filamentuak erabiliz sortu dituzte.
Bide batez, energia berriztagarrien eta jasangarritasunaren inguruan azalpenak eman zizkieten, eta talde lanaren eta esfortzuaren garrantzia azpimarratu.
Produktu hauek eta ikasleek kartulinaz egiten ari direnak, larunbatean, eskolako festa egunean salduko dira, eta bertan lortutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango zaio.
Mila esker gurekin elkarlanean aritzeagatik!