Erasmus+ jardunaldiak ospatu dira gaur Gasteizen, Hezkuntza Sailak antolatuta.

Orokieta Herri Eskolako ordezkariek hizlari jardun dute bertan, praktika onen aurkezpenak eginez.

Dagoeneko martxan ditugun proiektuen berri eman dute (Young Enterprising Students eta Everything can be reclycled except the earth).

Eskola mundura irekitzeak dakartzan onuren inguruan solasean ere aritu dira.