Euskal Herriko lurralde ezberdinetatik etorritako 197 xake jokalarik hartu zuten parte egun osoan zehar Zarautzen burutu zen ekimen honetan.

Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, Euskal Herriko hainbat tokitik etorritako 8-16 urte bitarteko 197 neska mutil elkartu ziren Zarauzko Orokieta Herri Eskolan jai giroan xakearekin gozatzeko prest.

100 partaide izan ziren benjaminen kategorian eta Oier Sarasketa zumaiarra irten zen garaile. 2. eta 3. postuak bi hondarribiarrentzat izan ziren, Aimar Arretxe eta Iker Tafallentzat, hain zuzen ere.

Alebinetan 58 jokalari egon ziren eta 2 zarauztar podiumean, Jokin Artetxe garaile eta Aitor Altzibar 3. postuan. Bigarrena Xabier Gallegorentzat izan zen.

Nagusienetan inoiz baino partaide egon ziren, 39 guztira. Bigarren urtez, Barakaldoko Unai Calleja gazteak lortu zuen 1. postua. Bi eibartarrez jarraituta, Oier García eta Aitor Beorlegi.