Gaur goizean 5. eta 6. mailako ikasle batzuk Monte Albertiara joan dira. Bertako ikasleentzat bezero izan dira Orokietako ikasleak. Haien esku ilea orraztu, moztu, eta atzazkalak margotu dituzte. Oso apain etorri zaizkigu eskolara, eta oso gustura sentitu dira.

Mila esker Monte Albertia eta bertako ikasleei. Horrela tratatuz gero, urtero joango gara!