Haur Hezkuntzako ikasleak ere proiektuetan murgilduta daude. Proiektu hauek ikasleen interesguneak dituzte abiapuntu, beraz gai oso ezberdinak lantzen dituzte. Ez da irakaslea bakarrik azalpenak ematen dituena, ikasteko aukera guztiak aprobetxatzen dira. Horregatik, geletara protagonistak gonbidatzen dira, goiko mailetako ikasleak etortzen dira azalpenak ematera, irteerak egiten dira aurrez aurre ikasitakoa ikustera…
5 urteko ikasle batzuek Annapurnak aztertu dituzte: nolakoak diren, zer jaten duten, gure etxeetan nola bizi diren eta nolako bihurrikeriak egiten dituzten… Animaliatxo hauen bisita izan dute egunotan, ikasleek beraiek ekarri baitituzte gelara.
Beste proiektu batean, berriz, Gatza aztertu dute. Irakaslearekin ikasitakoaz gain, mineral zale eta gaian jantzia dagoen 4. mailako kide bat izan dute bitxikeriak kontatzen. Danel Etxabek, bere etxean duen mineralen bilduma ekarri die gelara. Bere azalpenekin, mineralen berezitasunak hobeto ezagutu dituzte.
Eskolatik kanpo ere asko ikasi daitekeela badakigu. Ostiralean, Donostiako Aquariumera egin zuten irteera, gelan liburu eta irudietan ikusitakoa bertatik bertara ikustera, entzutera eta ukitzera, eta horrela proiektu berri batean sartuko dira, beraien interesgune berriak aztertuz.
Lankidetzan eta ongi pasatuz ikastea bikaina da.