GURASO ESKOLA OROKIETAN

ZER DA GURASO ESKOLA?

Balurdin Elkarteak antolatuta, Orokieta Herri Eskolan Guraso Eskola martxan jarri dugu 2108/2019 ikasturtean.

Guraso bezala kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz egiteko tartea ireki dugu eta gaur egun interesgarriak eta baliagarriak diren gaiak jorratuko ditugu:

-Gure haurrekiko komunikazioa nola landu eraginkorra izan dadin,

-Adimen emozionalaren garapen on bat izateko ze tresna erabil ditzakegun ikusi,

-Haurren arteko liskarretan gure parte-hartzea nola izan daitekeen lagungarri aztertu,

– Psikomotrizitatearen garrantzia haurraren aurreneko urteetan,

-Mindfulness-aren onurak,

-Nola lan egin dezakegun matematikak era jostagarri batean ikasteko,

-Heriotza eta galeren aurrean nola lagun ditzakegun haurrak,

-Eskola jazarpenaren aurrean zer egin dezakegun,…

HELBURUA:

Guraso Eskola honen helburua gurasoentzat konfiantzazko eta informazio-iturri izango den espazio bat irekitzea da. Modu batean edo bestean, antzerako egoerak bizi ditugu gure haurrekin eta tarte honek gai horiek konpartitzeko aukera emango digu. Kasu batzuetan kontzeptu eta ideia batzuk azalduko dira, baina saioen dinamika ez da bakarrizketa bat izango; helburua, denon parte-hartzea bultzatu eta bermatzea izango da, ahalik eta praktiko eta baliagarriena izan dadin. Eta horretarako konfiantza-giro bat sortzen ahaleginduko gara.

2 talde osatu dira, bata goizez eta bestea arratsaldez. Bertan parte hartzen ari diren gurasoak ilusio handiz hasi direla aipatu dute.

Ekimen interesgarria benetan!!

Eskerrik asko BALURDIN