Orokietako irakasle, hezitzaile eta gurasoz osatutako talde bat Eslovakian da egunotan. Duela hiru urte hasitako Erasmus+ proiekuari amaiera ematera joan dira hara eta, bertan, beste bost herrialdetako ikastetxeekin batera jardun dute elkarlanean birziklapenaren inguruko gaiak landuz. Esperientzia interesgarri eta aberatsa izan da eskolarentzat eta bertan parte hartu duten ikasle guztientzat.