Albiste hau urrutitik helarazi digute:
Aste honetan LH6ko 7 ikasle eta 2 irakasle Eslovakiako Sliac herrian gaude. Erasmus + programaren barruan bidaiatu dugu. Bertako eskolan Eslovakiako ikasleen harrera jasotzeaz gain Estonia, Txekia eta Cartagenako ikasleak ere ezagutu ditugu.
Eskola eta gero, ingurua ezagutzera joaten gara.
Gaurkoan, Hronseck herriko gaztelua eta egurrezko eliza bisitatu ditugu.
Mila esker albistea luzatzeagatik. Argazkiak ere lagungarri dira ikusteko zein ondo pasatzen ari zareten!