Urtero legez, martxoaren 8a hurreratu ahala, euskal emakumeei ikusgarritasuna eman asmoz lanketa berezia ari gara egiten geletan. Aurten juxtu euskal emakume antzezleak ari gara ezagutzen. Hori dela eta, irratian bi elkarrizketa egin dizkiegu Ainere Tolosa eta Iraia Eliasi.  Lehenari Getariako Iturzaeta eskolako lagunek egin diote, eta Iraiari Orokietako ikasleek. Biek ala biek kontu interesgarri ugari kontatu dizkigute, eta elkarrizketa entzun ondoren haien pelikula eta antzezlanak ikusteko edo berrikusteko gogoz geratu gara.

Esker mila biei gure elkarrizketarako gonbitea onartzeagatik eta segi ezazuela lanean orain arte bezala!