Astelehenetik Tartu hirian dira Orokietako hiru irakasle bertako hezkuntza sistema ezagutzen.
Hansa Kool eskola publikoan 3 egun pasa dituzte, lehen hezkuntzako klaseetan eta bertan duten etorkizuneko gelaren funtzionamentua bertatik bertara aztertzen. Matematika, robotika, eta ingeleseko saioak nola ematen dituzten ere ikusteko aukera izan dute. 4. egunean berriz Poku eskolan egon dira, kanpo espazioetan oinarritutako metodologia duen haur hezkuntzako eskola publiko bat ezagutzen. Eskolako patioa elurrez estalita eta zeroz azpitik 8 gradutara egon arren, kanpo espazioan egiten dituzte hainbat ekintza.
Lan egiteko modu desberdina aurkitu dute bisitatutako eskoletan, oso interesgarria hala ere eta Orokietan martxan jartzeko ideia ugari pilatu dituzte.
Mila esker Hansa Kool eta Poku eskoletako irakasle taldeari eta zuzendaritzari!