Euskararen egunaren inguruan, hainbat jarduera antolatuko ditugu aste honetan zehar eta datorrenean.

Gaur goizean, esaterako, Euskadi Irratiko ahots ezagun bat etorri zaigu irratira elkarrizketa egitera. Kepa Iribar kirol kazetari ezaguna da bera, Euskadi Irratian kirol esatari gisa lanean urte asko daramatzan kazetari getariarra. LH6. mailako ikasleek egin diote elkarrizketa, eta bere ogibideaz eta irratian azken urteotan izandako aldaketei buruz emandako azalpenez gain, irratian euskaraz lan egiteak duen garrantziaz aritu da. Gai interesgarri asko jarri ditu mahai gainean, kirolarien euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, adibidez.

Asko ikasi dugu bera entzunez, eta kontuan hartuko ditugu emandako aholkulak, gure irratia ere gero eta hobea izan dadin.

Mila esker, Kepa, eta beste bat arte!