Programatu edo programatua izan!
Hau izan zen gurasoekin egindako tailerraren izenburua. Atzo goizean izan zen lehen saioa eta arratsaldean bigarrena. Programazioa lantzearen zergatia azaldu zitzaien gurasoei, eta jarraian, talde txikietan, ikasleek geletan erabiltzen dituzten robotika eta programazio tresna batzuk erabili zituzten.
Tarte oso atsegina pasa zuten elkarrekin ikasten bai parte hartzera etorri ziren gurasoek baita tailer emaleek ere.
Etorri ezin izan zinetenek beste tailer bat antolatzea nahiko bazenute, jakinarazi eskolako zuzendaritzari.
Mila esker gerturatu zineten guztioi!