«Zientzia asteari bukaera borobila emateko Zorione etorri zaigu esperimentu batzuk erakustera. “Lurra zainduko dugu?” proiektua lantzen ari garela kontutan izanda gaiari loturiko hiru esperimentu prestatu dizkigu gure gozamenerako.

Saioari hasiera emateko Lur planetak dituen geruzak errepasatu ditu, guk dagoeneko ongi ikasita genituenak, eta behin errepasatu ondoren gure planetako geruzarik sakonenak, nukleoak, duen magnetismoaren irudikatu digu esperimentu baten bitartez.

Ondoren, mantua geruzan dagoen magmaren mugimenduak nolakoak diren erakutsi digu, eta bukatzeko, lehenago erakutsitako magma hori nola ateratzen den sumendietatik ikusi dugu, txundituta geratu gara!

Zenbat ikasi dugun! Mila-mila esker Zorione!»