HARRI, FOSIL eta MINERALak da LH 5. mailakook esku artean dugun proiektua eta ALGORRI, ZUMAIAKO NATUR BALIABIDEEN
INTERPRETAZIO ZENTROAk eskaintzen duen irteeraren berri izan genuenean, bi aldiz pentsatu gabe, hitzordua eskuratu genuen Abenduak 1erako. Eta aukera ezin hobea gainera lau taldeok batera joateko aukera izan baikenuen.
Denetarik ikasi genuen hiru ordu iraun zuen irteera honetan, Flysch hitza alemaniar hizkuntzatik datorrela, adibidez. Gelaka flyschetik ibilaldi bat egin genuen. Bertan, ikusi berria genuen ekosistemaren gaia ere errepasatzeko beta ere eman zigun. Hau da, Mexikoko Yucatan hirian meteorito batek talka egin zuenean nola belarjaleak, ondoren haragijaleak … desagertzen joan ziren.
Zumaiako San Telmo ermitan fosilak aurkitzen erotu ginen baina jolas dibertigarria izan zen guztiontzat; argazkietan ikus dezakezuen bezala.
Iturengo hondartza paregabean mineralak aurkitzen edota flyscha osatzen duten geruzak interpretatzen edo irakurtzen ere erakutsi ziguten.
Zentruan aldiz, lokatzarria edo kareharria bereizten ibiltzeaz gain (usaindu edo eskuartean izanez), bideo batean 4.500 milioi urtetik gaur arteko aldaketak azaldu zizkiguten eta gero, denboraren lerroan kokatzen saiatu ginen; baina oso galduta ibili ginen.
Zein txikia den gizakiok munduan daramagun urte kopurua!