Udazkena urtaro oparoa izan ohi da zuhaitzetatik eroritako  hainbat fruitu jasotzeko. Hau honela, eskolako baratzera etorri dira HH4ko ikasleak eta lurrean aurkitu dituzten fruituak jasotzen aritu dira, hala nola intxaurrak eta hurrak.  Poltsak bete ondoren,  geletara eraman dituzte bertan jan eta aztertu ditzaten. Perretxikoak ere aurkitu dituzte bertan!  Arratsalde bikaina pasa dute baratzaz gozatzen!

Albiste bikaina, ezta? Gure baratzean fruitu ugari egotea, ikasleek bertan gozatzea eta guk guzti hori argazki hauetan ikusgai izatea!