Azken bi asteotan, eskolako hainbat guraso eta familiarteko ipuina kontatzera etorri zaizkigu geletara. Ilusio handiz, haien seme-alaben eta bere gelakideen aurrean haien gustuko ipuin eta kontakizun bat kontatzera etorri dira.

Besteak beste, bihar Literaturian omenaldia egingo zaion Anjel Lertxundi idazlea ere etorri da bere bilobaren gelara.

Mila esker zuen denboraren tarte bat gurekin konpartitzeagatik, eta hurrengo urtera arte!