Iritsi zaigu gabonen aurreko azken eguna. Eta urtero bezala, goiz berezia izan da gaurkoa.
Ezusteko ederra hartu dute eskolako txikiek Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri direnean… a ze ilusioa! Haurrek haien aurrean kantatu ondoren, eskutitzak eman dizkiete. Eta eguna borobiltzeko, jangelako begiraleek prestatutako txistorra jan dute ikasleek.
Lehen Hezkuntzan ere, egun berezia izan dugu. Goizean zehar ikasle guztiak kalera irten dira kantatzera. Txikienak Haurreskolara eta Itsasmendi aldera, 2.ziklokoak Arronara eta 3. ziklokoak herrigunera joan dira. Merkatuan abestu ondoren, Zaharren Egoitzara eta Eguneko Zentrora joan dira. Oso gustura hartzen gaituzte urtero, eta guretzat ere plazer bat izaten da hara joatea.
Eta kantatzeaz gain, San Tomas eguna atzo izan zela aprobetxatuz, txistorra jatea ere tokatzen da. Bakoitzak bere ogitartekoa jan du eta lagunekin jolasteko aprobetxatu dute.
Gabon opor zoriontsuak pasa ditzagula guztiok!