Euskararen egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, irakasleontzat interesgarria eta aproposa izan zitekeen bat bururatu zitzaigun: Euskal literaturaren txoko bat atontzea irakasle gelan, gaur egungo euskarazko liburuz hornitua. Helburua, irakasleok gaur egungo euskal letretako liburuak  irakurtzera sustatzea, eta, bide batez, irakasleon euskara maila egunetik egunera hobetzea.

Ez dago dudarik perla eder askoak ditugula gure literaturan apaletatik atera eta irakurtzea merezi dutenak. Azken urteotan idazle berri asko eta lan interesgarri eta ezberdinak argitaratzen ari dira. Aprobetxatu dezagun, bada, aukera eta izan gaitezen gure ikasleentzat ere eredu.