Gaur erretiroa hartu du Xabier Mantxola irakasleak. 22 urte eskolan lanean eman ondoren, egoera berezi honetan, ondo merezitako deskantsua hartu du.

Irakasle handia, zentzu guztietan: esku zabaltasunean, lankidetasunean, umorean… Plazera izan da gure artean hainbeste urtean egon izana, eta egon zaitez ziur ez zaitugula berehala ahaztuko.

Gaur irratsaio hunkigarri eta berezia egin dugu bere omenez. Maite dugun guztiok osatutako irratsaioa. Merezi du entzutea.

Adiorik ez, Xabier, gero arte bat baizik!

Eta  oporren hasiera ospatzeko, hor duzue gure um blem blea! Bueltan hemen izango gaituzue!