Gaur, Maiatzak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan.
Haur Hezkuntzakoek ostadar bat osatu dute kolore desberdinetako kamisetak jantzita. Lehen Hezkuntzakoek, berriz, hainbat ekintza egin dituzte: jolastokiko eserlekuak margotu dituzte; onarpenaren ispilua zintzilikatu dugu pasilloan; Oteizari bufanda dotore bat jantzi diogu, eta frontoian aniztasunaren lorategia osatu dugu ikasle bakoitzak egindako lorearekin.