Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi egin ditugu eskolan.

Irakasle zein ikasleek ipuinak kontatu dituzte geletan; Ongi etorri proiektukoek hainbat familia bideoz grabatu dituzte gero gelan entzun ahal izateko;  HH3ko txikiek liburu markagailuak egin dituzte; HH5eko ikasleak  hondartzara joan dira ipuinak kontatzera, eta beste talde batek beraiek asmatutako ipuinak kontatu dituzte etxetxotik; irratian ipuin klasikoak irakurri ditugu (nahieran daude guztiak entzungai).

Bestetik, gogoratu gaur eta bihar ere Guraso elkarteak antolatutako liburu azoka irekita dagoela. Ez galdu joateko aukera.

Gozatu ezazue liburuekin, gaur eta egunero!