Gure baratza hasi da fruituak ematen. Duela aste batzuk 4. mailako ikasleek letxugak erein zituzten eta uzta jaso dute dagoeneko. Begira zeinen ederrak atera diren. Hala ere, arazo txikiren bat ere izan dugu, izan ere ikasleak konturatu baitziren letxuga aldatu berrietatik batzuk janda agertzen zirela, alegia, gure urmaelera bisitan etortzen zaizkigun ahateek jaten zizkigutela.

Horregatik, haur hezkuntzako 5 urteko ikasleek ideia bikaina izan dute. Txorimalo bat egin dute eta baratzako arduradunak lagunduta, bertan jarri dute. A ze ideia bikaina!

Orain LH1eko ikasleak hasi dira landaketekin eta baratzeko zainketa lanekin. Haiek amaitzean, LH2 mailakoen txanda izango da.

Ea hurrengo uztak nolakoak diren!