Urtero legez, astebetez tertulia musikalari ekingo diogu eskola guztiak. Hasi HH2tik eta LH6 arte, musikari bat eta haren lana aztertuko ditugu tertulia musikalarekin amaitzeko. Aurten gertukoa, maisua, erreferentea, euskal kantagintzako «zilarrezko ahotsa» ezagutuko dugu: Mikel Laboa.
Familiek ere parte har dezazuen nahiko genuke. Horretarako, aurkezpen bat bidaliko dizuegu informazio ugarirekin. Gustatuko litzaiguke zuen seme-alabekin ikustea, komentatzea, edo kantatzea, zergatik ez! Zuek ere bestelako informazio edo materialik bazenute, eskolara ekar dezakezue gelan partekatzeko.
Aukera paregabea da gure ikasleek euskal kantagintzaren erreferente garrantzitsu hau ezagutzeko, eta bere kantek gaur egun ere tokia dutela ikusarazteko. Animatu eta parte hartu!