Urriak 26 eta 27an  Artelatz-eko aditu bat, Aitziber,  etorri zaigu bisitan 4. mailara eta berekin laguntxo pila bat ekarri ditu. Beraiekin, ornogabeak ezagutzeko tailerra egin dugu. Taldeka, konposta artean Aitziberren laguntxoak bilatzen ibili gara, laguntxo ornogabeak. Aurkitu ondoren, marraztu egin ditugu eta bukatzeko, gako dikotomiko baten laguntzaz, zientzialarien eran sailkatzen ikasi dugu. 

Gelan animalien proiektua lantzen ibili ondoren, primeran etorri zaigu, animalia ornogabeak zuzenean ikutu, aztertu, sailkatu eta ezagutzea.

Eskerrik asko Aitziber eta etorri nahi duzunean!!