Haur Hezkuntzako 4C eta 5B geletan ogia egin dutela jakin dugu. Batek ogia egiteko makina ekarri zuen gelara, eta hori aprobetxatuz, ogia gelan egitea pentsatu zuten. 

Errezetak eskatu zituzten gelara ekartzeko eta ondoren osagaiak erostera joan ziren Zarauzko bi dendetara.

Hurrengo egunean bi ogi mota egin zituzten: gariduna eta espelta integrala.

Egin ondoren, dastaketa ezin goxoagoa izan zuten.

Primeran ibili ziren, bai prestatzen eta baita dastatzen ere!!!!