Astearte goizean aurkeztu dugu ofizialki gure “Sormen geLab” berria. Erabilera anitzeko gela berezi hau martxan jarri dugu jada, eta bertan ikasleen STEAM gaitasuna (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, eta artea) hobetzeko baliatuko dugu, gure proiektuetan txertaturiko jarduerak eginez. GeLab-aren helburua ikasleak haien ikaste prozesuaren erdigunean jartzea da, eta XXI. mendean modu arrakastatsuan bizitzeko behar diren hainbat konpetentzia garatzeko aukera izatea.

Ekitaldi honetara  gerturatu dira, besteak beste, Hezkuntzako Berriztatzeko Zuzendari den Lucia Torrealday, Berritzegune Nagusiko Zuzendari den Jon Lopez, Gema Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria, eta gela hau sortzeko ezinbesteko laguntza eman diguten hainbat eragile. Guztiak izan dira EAEn aitzindari den proiektu honen aurkezpenean.

Ekitaldian bertan, eremu berri hau hobeto ezagutzeko aukera izan dute, eta ikasle talde batek haiek egindako proiektu txiki bat erakutsi digute. Bide honi jarraituz, proiektu interesgarriak egingo ditugula ziur gaude!