Dagoeneko hasi dugu ikasturte berria. Irakasleok hasi gara lanean, 11rako dena prest izateko.
Irailaren 11n zuen zain egongo gara. Batzuek irakasle eta lagun ezagunak izango dituzue, beste batzuek, berriz, lagun edo irakasle berriak. Denok elkarrekin ikasturte bikaina izango dugula ziur gaude.
Astelehenean ondo pasa Euskal Jai egunean, eta asteazkenean ikusiko dugu elkar.
Hementxe duzue aurtengo irakasle taldearen argazkia.