Gaur LH3. mailakoek elikaduraren proiektua bukatzeko LH 4. mailakoak PINTXO DASTAKETA eder batera gonbidatu dituzte.
Elikadura osasuntsua landu dute eta pintxoak ez omen dira egunero kontsumitzeko elikagaiak. Baina oso goxoak direnez, onenak aukeratu, errezetak idatzi eta prestatu dituzte gogoz!!!
Albiste hau irakurtzen eta argazkiak ikusten, ez al zaizue gosea sartu? Bai, ezta? LH 3. mailakoek asko ikasi dute eta LH 4. mailakoek aldiz gozatu egin dute.