Oraingoan, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek bidalitako albiste batekin gatoz. Momentu honetan EKOSISTEMA proiektuan murgilduta daude eta Zarauzko Udaletxetik eskaintza bat jaso zutenean; hau da, Zarauzko herriak daukan Iñurritzako biotopoa aztertzeko eta bisitatzeko aukera, ezin izan zioten uko egin.

Nork azaldu zien guzti hau? Ikasleen hitzetan, irakasle bikaina izan zen Anjel Azpillagak. Anjel, KAIXO MUSTO, OZEANOTIK IKASTEN, taldeko arduraduna da.

Hiru ordu iraun zituen ibiladian ekosistema ugari ikusi zituzten: erreka, padura, duna, itsaslabarra… Txorien hotsak entzun omen zituzten eta hainbat esperimentu egiteaz gain, erronkak ere jarri omen zizkien Anjelek. Ikasi, ondo pasa eta eguraldia ere lagun izan zuten 5. mailako hauek.

Baina talde kopurutsuak direlako, irteera hau bi egunetan banatu zen; urriaren 26an 5 A eta 5 B joan ziren eta urriaren 27an 5 C eta 5 D.