Baratza oparoa daukagu eskolan, ikasleak lan bikaina egiten ari diren seinale.
Gaurkoan ez bat, ez bi, sei otar eder zozkatu dira.
Otar bakoitza berezia eta bakarra da gainera. 6. mailakoek bildutako letxuga desberdinak, babak, ilarrak, brokolia, erremolatxa, espinakak eta zerbak banatu dira sei otarretan.
Maialen, Yago, Amale, Nahia, Auritz eta Maren, a ze otordu goxoak prestatuko dituzuen!
Zorionak seiroi eta besteok badakizue, adi datorren asteko irratsaioei.