5 urteko ikasleek Vista Alegreko parkera irteera egin zuten atzo. Eguraldi paregabea izan zuten bertako basoaz eta Torreoiaz gozatzeko. Goizean goiz, bazkari eta guzti abiatu ziren Orokietatik, eta primerako egun pasa egin zuten.
LH2ko ikasleek, berriz, Tejeriako haltzadira egin zuten goiz buelta.
Orokietako hainbat ikasmaila aurtengo Agenda 2030eko helburuari lotutako txangoak egiten ari da. “Lehorreko ekosistemak” da aurten lantzen ari diren gaia eta basoak aztertzen aritu dira ikasturtean zehar. Bi irteerak, bide batez, datorren astean egingo den Udal foroko diagnostikorako datuak biltzeko baliatu dituzte.
Aitzakia paregabe izan dute herrian bertan ditugun basoak ezagutzeko.
Zuen familiako planetan ere egiteko moduko irteerak, zalantzarik gabe!