Atzo arratsaldean iritsi ziren 6. mailako lau ikasleak eta irakasle taldea Siziliara. Bertan pasako dute astea Erasmusen parte hartzen duten beste herrialdeetako umeekin batera.
Gaur Siziliako ikastetxean egin diete harrera eta arratsaldean greziar zibilizazioaren aztarnak ikustera joan dira.
Datozen egunetan ere hainbat ekintza egingo dituzte hango kideekin. Esperientzia eta egonaldi bikaina izango dela ziur gaude.