Iritsi da berriro ere ikasleak ERASMUS eko irteerak egiteko garaia, COVIDak kendu ziguna! Oraingoan, Maider Zuzendaria eta Aran Ikasketa Buruarekin, 6. mailako bost ikasle joan dira. Nora? Txekiara.
Atzo iritsi omen ziren Txekiar Errepublikako Karlovy Vary-ra. Gaua bakoitzak bere familiarekin igaro ondoren, gaur, bertako eskolan Eslovakia eta Cartagenako beste ikasleekin elkartu direla esan digute. Primeran dabiltzala esateko deitu digute: balnearioa ikusiz, iturriz-iturri jolastuz…
Aste osoa pasa behar dutenez, izango dugu parada berriro ere zerbait idazteko. Bitartean argazkiez gozatu!
Ondo pasa eta gozatu lagunak!