Pasa den ostiral arratsaldean Aranzadiko kideak etorri zitzaizkigun familiekin tailerrak egitera. Aurrekoan ere txorientzako kabiak egin genituen beraiekin  eta oraingoan berriz, Txorien jantokien Tailerra egin dugu. Ikasle bakoitzak tetrabrik bat erabiliz bere txori jantokia egin du. Zein pozik aritu diren!
 
Iazko ikasturtean jarri genituen txorien egurrezko etxetxoak ere aztertzeko aukera izan genuen eta hara  ze sorpresa! Kaskabeltzaren kabia aurkitu dugu bertan!
 
Mila esker Aranzadi Zientzia Elkarteko kideei, benetan plazerra da zuekin elkarlanean aritzea eta noski, ikasle eta familia guztiei ere bertan parte hartzeagatik!