Dakizuen bezala, azken hilabeteotan baratza prestatzeko lanak egiten ari gara eta familiei dei egiten dizuegu gurekin elkarlanean aritzeko.

Joan den ostiralean elkartu ginen berriz ere lanerako, eta ezin gusturago gaude heldu eta haur kopuru oso handia hurbildu zinetelako laguntzera.

Baratza uzta ematen hasi da denon lanari esker. Aurrez mila esker denoi!
Jasotako uzta etxera eraman nahi duzue? Bada, parte hartu  irratiko lehiaketa berrian. Saskitxo bat osatzeko moduan garen bakoitzean egingo dugu lehiaketa.
Astean zehar, eskolako irratsaioan,  3 galdera egingo ditugu (aste osoan zehar errepikatutko ditugu galderak). Erantzunak baldin badakizkizue, parte hartzeko txartelak bete (LHko idazkaritzan egongo dira) eta sartu bertan dagoen kutxan.
Gogoratu irratsaioak  entzuteko aukera ugari daudela:
  • zuzenean astelehenetik ostegunera 15:00etan
  • Arraio irratian asteartetik ostegunera 13:00etan
  • nahieran zuek nahi duzuenean
Osteguneko  irratsaioan, asmatzaile guztien artean saskiaren  zozketa egingo dugu.
Animatu eta parte hartu.