Atzo, maiatzaren 9an,  eTwinning Day ospatu zen Europa osoan. Zenbait egunkaritan irakurriko zenuten bezala, Orokietak Etwinning School errekonozimendua jaso du (Zarauzko hitza albistea, Diario Vasco albistea) .

Euskal Herriko hamabost hezkuntza zentrok eskuratu dute eTwinning School errekonozimendua. Hiru bakarrik dira Lehen Hezkuntzakoak, horien artean Orokieta.

LH 2, LH 5 eta LH 6. mailako ikasleak buru belarri dabiltza honako proiektu hauetan lanean:

Bigarren mailakoak:  «Months around the year«

Bosgarren mailakoak: «Great Chefs» eta «Friends Forever» 

Seigarren mailako ikasleak: Transformation in Education , Connection with a Distance, Media Literacy and Disinformation Hunters (MODA), The Miraculous Power of Water (MPW) eta Find the Blue.

Proiektu hauetan guztietan hainbat herrialdetako ikasle eta irakasleekin elkarlanean dabiltza eta pozik aritu dira elkarlanean proiektu komun batean. Egun berezi hau ospatzeko,  Europako beste eskola batzuekin batera, bideo batzuk prestatu dituzte.
Pozarren gaude eta horrelako errekonozimenduek lanean jarraitzera animatzen gaitu.
Zorionak eta mila esker ikasle eta irakasleei!