Atzo gure ikastetxean egun berezia izan zen. Zientzia Asteari amaiera elegantea emateko, azoka handi bat antolatu genuen eta ikasle guztiek besteek egindako esperimentuak ikusteko eta erakusteko aukera izan zuten. Primerako esperientzia izan zen ikasle eta irakasleentzat eta denok asko ikasi genuen.