Aurreko astean, astelehenean, HH5urtekoak Txurrukara joan ginen. Eguraldiak asko lagundu ez arren, primeran pasa genuen, ABENTURA BIKAINA IZAN ZEN!

Astelehen goizean goxo-goxo eskolan egon ginen hamaiketakoa jan arte.
Ondoren Urtetako frontoira joan ginen eta bertan elkarrekin jolasten aritu ginen bazkaltzeko garaia iritsi arte😋.
Urtetan bazkaldu ondoren, Txurrukara abiatu ginen. Ekintza desberdinak, eskulanak eta jolas ugari egiteko aukera izan genuen.
Eta gauean, afal ostean, DISKO-FESTA mundiala izan genuen… 🕺🪩

Asteartean, “lo pila bat” egin ondoren, indarberrituta jaiki ginen eta bapo gosaldu eta gero paseo polit bat eman genuen🚶‍♂️🚶‍♀️.

Esperientzia bikaina izan da.

GORA OROKIETAKO PIRATAK!🙌🏽🏴‍☠️