Italiako Sorrento herriko Istituto Comprensivo Statale “Sorrento” ikastetxeko 3 irakasle eta 8 ikaslek aste bat igaro dute Orokieta eskolako ikasle eta familietan.
Hango ikasleek hemengoekin batera Zarautzi buruzko proiektu bat landu dute. Proiektuak Think, Plan, Do and Present pausoak jarraitu ditu, eta lau ataletan banatu dute: Euskal Herria, Zarauzko kirolak, azken balearen historia eta herriko tradizioak.
Elkartruke oso aberatsa izan da eta eskolako eta familietako ohiturak ezagutzeaz gain ekintza ugari egiteko aukera izan dute. Italiarrek tarantela dantzatzen irakatsi digute, baita beraien ohituren, Sorrentoren eta eskolaren berri eman ere. Gurekin berriz jolasak egin dituzte hondartzan, Orio bisitatu dute eta bertan Balearen bidea ezagutu. Zarauzko merkatua bisitatuz, Vista Alegren altxorraren bila jolastuz, eta Donostiako Aquariumerako🦈 bisitarekin bukatu da astean zeharreko egitaraua.
Arratsaldetan familiek plan desberdinak antolatu dituzte: Getaria ezagutu, surf ikastaroa🏄♂️, eskola kiroletako entrenamenduak, volley entrenamenduak🏐, eta gehiago.
Aste amaieran, gure Erasmus bisitariek agur hunkigarria utzi digute: hemen bizitakoa ahaztezina izan dela azpimarratu dute, eta Orokieta eskolako komunitatean “etxean bezala” sentitu direla. Eskerrak eman dizkigute bihotzez, eta esperientzia honek bizitzarako ikasgai handia utzi diela adierazi dute🫶🏽🫂.
“A presto!” 😊











