LH3ko ikasleok azoka bisitatzen izan ginen aurreko ostiralean. Iritsi bezain pronto, azokaren goiko solairuan, jolas batekin egin ziguten ongietorria. Ondoren errezeta bat pentsatu eta idaztea eskatu ziguten. Errezetaren osagaiak garaian-garaikoak izan behar zuten gero azokako postuetan erosketak egin behar bait genituen eta noski, osagaiak ez baziren garaikoak ezingo genituzke erosi. Aurten Zer jan hura izan elikadurari buruzko proiektuan kontu guzti horiek landuta genituenez erraza egin zitzaigun erronka betetzea. Horrela, errezeta taldean adostu eta bakoitzak berea idatzi zuenean azokako beheko solairuan dauden postuetan erosketak egitera jaitsi ginen.📋
Baserritarrek izugarri lagundu ziguten! Errezeta osatzeko produktuak erosi ondoren azken lantxo bat egiteko eskatu ziguten: etxean errezeta prestatu ondoren👩🏻🍳👨🏼🍳, platerari argazki bat atera eta whatsappez argazkia bidaltzea📸. Bisitan lagundu ziguten begiraleek guk idatzitako errezeten fitxei argazkia atera zieten baina argakiak falta zitzizkien.
Errezetekin eta jasotako argazkiekin, errezeta liburu birtual bat sortuko dute.📖
ON EGIN!😋