VI. Zientzia asteari amaiera emateko astelehen goizez zientzia azoka irekia antolatu zuten lehen hezkuntzako ikasleek. 

Bertan, mailaz maila astean zehar landuteko esperimentuak azaldu zizkieten bisitariei. Aurten familiez eta haur hezkuntza ikasleez gain, Maria Etxetxiki Eguneko zentroko kideak ere izan dira bertan.

Magnetismoa, flotagarritasuna, argia eta soinua, uraren kalitatearen azterketako prozedura… hainbat hipotesi egin eta betetzen ziren ondorioztatzeko aukera izan zen azokan bertan.

Bideo batean bildu dira azoka eder honetako momentu esanguratsuenak.

Gozatu gurekin batera zientzi eginez!