“Zer izan nahi dut handitan?” proiektuari hasiera emateko, ARRONA ANAIAK lantegira egin genuen bisita LH4ko ikasleek.
Gelan, lanbideak urteetan nola aldatu ziren hausnartu genuen, batzuk nola desagertzen ari diren, beste lanbide berri batzuei, tokia eginez.
Arrona Anaiak lantegian ere, lanbide desberdinak ikusteko aukera izan genuen Iñakiren laguntzaz, besteak beste, arotzak, arkitektoak, saltzaileak, pintoreak…🪚🪑👩🏻💻👷🏻♀️👨🔧
Armairuen erakusketarekin hasi genuen bisita. Jarraian, lantokian, nola lan egiten duten ikustea ikaragarri gustatu zitzaigun. Iñakik, primeran azaldu zigun armairu bat egiteko prozesu guztia. Gutako batzuk, gustura geldituko ginateke bertan lanean!
Orokietatik eskerrak eman nahi dizkiegu bertako langile guztiei, hain goxo eta eskuzabal hartzeagatik baita gurekin izandako pazientziagatik ere.
Mila esker eta ikusi arte!🫶


